jueves, 31 de mayo de 2012

Hezkuntzako bilera - Reunión con Educación

Aspaldi eskatutako bilera, azkenean, maiatzaren 30ean egin zen. Datu zehatzak jasoko genituela uste genuen; alegia, Hezkuntza Departamentuaren asmoa argitzeko balioko zuela bilerak pentsatzen genuen. Baina, zoritxarrez, informazio sendorik gabe atera ginen berriro ere. Parlamentuko agerraldian Iribas kontseilariak Instituta handitzeko azaldu zuen irtenbidearekin atera ginen berriro ere. “Planorik ez dago, egiten ari dira”. Handitze-plan horretan lau ikasgela espezifiko aurreikusten dira, baina ez da zehazten zeren ingurukoak izanen diren. Onartu egiten dute gaur egungo premiarik latzenetakoa dela Gorputz Heziketarako azpiegitura, baina Donibane BHIko kirol instalazioak erabiltzea proposatzen dute. Informazio osoa pasatuko digutela agindu ziguten. Eta halaxe espero dugu. Biurdana Insitutuaren gabeziak ahalik eta azkarren moldatzeko konpromezua exijitu genion Departamentuari. Institutua handitzeko asmoa errefusatzeko argudioak ulertarazten saiatu ginen ia bi ordu iraun zuen bileran. Biurdanaren egungo arazoak konpontzeko gogoetarako bidea ireki eta institutu berria eraikitzeko era bilatzen lagundu genuelako itxaropenarekin atera ginen.
Después de mucho esperar el 30 de Mayo tuvimos una reunión. Esperábamos que sirviese para aclarar con datos exactos las intenciones del Departamento de Educación. Sin embargo, por desgracia, volvimos a salir sin datos concretos: La idea de ampliación que ya transmitió el Consejero Iribas en la Comparecencia al Parlamento, es todo. “No hay planos, se están elaborando”. Se incluyen en la ampliación cuatro aulas específicas, pero no se sabe de qué son. Admiten como principal carencia a día de hoy, las dotaciones para la asignatura de Educación Física, pero de momento la solución pasa por utilizar también las instalaciones deportivas del IES Donibane. Se comprometieron a pasarnos toda la información, en cuanto la tengan. Algunos datos de forma inmediata. Esperamos que así sea.Reclamamos compromiso por parte del Departamento, a subsanar en un plazo corto y concreto las deficiencias existentes en el IES Biurdana. Despues de casi dos horas de reunión donde intentamos transmitirles el error que supondría la ampliación nos fuimos, con la esperanza de que sirva para que se reflexione con calma y se estudie seriamente la idea de solucionar los problemas existentes en el actual Biurdana y buscar la forma de construir un nuevo instituto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario