lunes, 11 de junio de 2012

Biurdanako batzar informatiboa - Asamblea informativa en Biurdana




Maiatzaren bukaeran Sanduzelai eta Patxi Larraintzar ikastetxeetan egin zen bezala, ekainaren 6an Biurdanako Guraso Elkarteak batzarrera deitu zuen institutuko hainbat alorrei buruzko informazioa emateko: eraikinaren arazoa, talde politikoekin nahiz hezkuntzako arduradun nagusiekin izandako bilerak eta iparraldeko eskualdeko guraso elkarteekin hasitako elkar lana kudeatzeko emandako urratsak azaltzeko (lanerako azpibatzordeak eta sare sozialen bidezko informazio-hedapena, besteak beste). Zonaldeko beste guraso elkarteetako ordezkari batzuk ere egon ziren asanbladan, eta familiei zentruko gabeziak ezagutzera ematearen garrantzia azpimarratu zuten partehartzaileek, eraikina handitzeak lekarkeen masifikazioaren arriskuaz ohartarazteko hala nola ipar-zonaldearen hezkuntz premiak asebetetzeko bigarren hezkuntzako ikastetxe berriaren beharraz jabetzeko. Aldarrikapen hauen gainean ezinbestekotzat eman zen Biurdanako hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa. Klaustroak eta eskola-kontseiluak arazoaren gaineko kezka eta eraikina handitzearen aurkako jarrera argi utzi dute hezkuntza departamentuaren aurrean. Orain guraso eta ikasleon jarrera irmo eta sendoa agertzearen garrantzia ikusi zen batzarrean. Horretarako erabaki zen posta-elektronikoak, blogaren helbidea, facebook-a eta twitter-a erabiltzea informazio guztia zabaltzeko eta azken berrien gaineko informazio gaurkotua edukitzeko. Bukatzeko, institutu berriaren aldarrikapena sendoa eta erabatekoa izan dadin inplikatutako ikastetxeetako indarrak biltzeko nahia plazaratu zen. Horretarako datorren ikasturtearen hasieran berriro elkartzeko eta mobilizazioekin segitzeko gonbitea luzatu zitzaien partehartzaileei.
Como ya se hiciera a finales de mayo en Sanduzelai y en Patxi Larrainzar, el pasado 6 de junio la apyma de Biurdana convocó una asamblea para informar a las familias sobre la problemática del instituto, las reuniones mantenidas con los grupos políticos y los responsables de educación y las medidas de organización y comunicación puestas en marcha para coordinar esfuerzos junto a otras apymas de la zona norte (diferentes subcomisiones de trabajo y canales informativos para la difusión informativa en las redes sociales). Los participantes en dicha asamblea, en la que también participaron representantes de otras apymas de la zona, insistieron en la importancia de dar a conocer entre las familias las actuales carencias del centro, el riesgo de masificación de una nueva ampliación y la necesidad de un nuevo centro de secundaria para atender las necesidades educativas de la zona norte. Ante estas reivindicaciones se consideró imprescindible la implicación de toda la comunidad escolar de Biurdana, no sólo a través del claustro y del consejo escolar (que ya han mostrado al departamento de educación su preocupación ante la actual situación y su rechazo a una posible ampliación), sino mediante una toma de postura firme del colectivo de madres y padres y del propio alumnado. Para ello, se acordó difundir al máximo, mediante correos electrónicos a las familias, la dirección del blog, facebook y twitter, como el mejor medio para informarse y estar al día de cualquier novedad que pueda ir surgiendo en este tema. Para finalizar, se emplazó a los asistentes a retomar encuentros y movilizaciones al comienzo del próximo curso, tratando de aunar esfuerzos con el resto de centros educativos implicados para que la demanda de un nuevo instituto suene cada vez más clara y contundente, como una sola voz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario