lunes, 24 de septiembre de 2012

Reunión de la comisión - Batzordearen bilera

REUNIÓN DE LA COMISIÓN
El pasado jueves 20 de septiembre se celebró en el colegio Patxi Larrainzar una reunión de la comisión del instituto con el objetivo de poner en común lo hablado en la reunión del 30 de agosto entre representantes de la comisión y representantes de educación y debatir los siguientes pasos a dar.

Este es un resumen de los acuerdos:
  • La novedad positiva de esta reunión ha sido la presencia de representates de la Apyma de Irurtzun, que como afectados se unen desde hoy a la comisión. Su presencia ha servido para que entre tod@s pongamos sobre la mesa la situación en la que nos encontramos. 
  • Estamos de acuerdo que utilizando como base el informe que siempre hemos manejado, tenemos que ajustar más los datos a la realidad, ampliárlos y teniendo en cuenta a los alumnos de Irurtzun, Lekumberri y otros lugares, poder dar representación a todas las Apymas afectadas.
  • Pese a no poder asistir a la reunión ningun profesor de Biurdana, el próximo lunes algún miembro del equipo directivo, acudirá a la reunión de la Apyma y habrá ocasión de trasladarle nuestras preocupaciones con las carencias ya denunciadas y no resueltas y con el futuro cercano.
  • Realizaremos una instancia, para que nos reciba la comisión de escolarización, y para que nos expliquen los datos con las previsiones de alumnado que el Departamento de Educación utiliza y que no coincide con los que nosotros manejamos.
  • Tras la reunión con la responsable de infraestructuras Teresa Ucar, quien nos dijo que el Consejo Escolar de Biurdana debía de convertirse en portavoz de nuestras reclamaciones, se considera que esta traba que parece querer poner para mantener contactos con la Comisión no parece un problema mayor, ya que nuestros representantes en dicho consejo son partícipes de todas nuestras reclamaciones.
  • Se valora el esfuerzo hecho para ofertar extraescolares en Biurdana para este curso y la dificultad de arrancar este proyecto, con la esperanza de que sean del interes de nuestros hijos e hijas y que año a año puedan ir consolidándose.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BATZORDEAREN BILERA
Irailaren 20an egin zen Patxi Larraintzar ikastetxean institutuko batzordearen bilera. Helburu nagusia abuztuaren 30ean batzordearen ordezkarien eta hezkuntzakoen arteko bileraren berri ematea zen, hala nola eman beharreko urratsei buruz eztabaidatzea.
Hau da hartutako akordioen laburpena:
  • Bilerako alde positiboa Irurtzungo Guraso Elkarteko ordezkarien presentzia izan da; gaurtik aurrera batzordekide izanen dira arazoak haiei ere eragiten dielako. Haiek etorri izanak egungo benetako egoera ikusteko balio izan digu.
  • Betiko txostena oinarritzat hartuta, datuak errealitatera doitu eta zabaldu behar direla ikusi da; Irurtzun, Lekunberri eta beste herrietako ikasleak kontutan hartu behar direla, alegia, Guraso Elkarte guztien ordezkaritza erabatekoa izateko.
  • Biurdanako irakaslerik etzen bileran izan, baina datorren astelehenekoan zuzendaritza-taldeko kideren bat etorriko da Guraso Elkarteko bilerara. Izanen dugu aukera, beraz, ikusi, salatu eta konpondu gabeko premien berri emateko nahiz etorkizun hurbilari buruzko gure kezkak helarazteko.
  • Eskolarizazio-Batzordeari bilera eskatu behar diogu instantzia bidez. Hezkuntza Departamentuak aurreikusitako ikasle-kopuruaren inguruan dituen datuak ezagutu nahi ditugu ez datozelako bat guk ditugunekin..
  • Teresa Ucarrek, azpiegituretako arduradunak, bileran esan zigun Biurdanako Eskola-Kontseilua dela gure aldarrikapenen bozeramailea. Honek ez digu eragozpenik sortzen Batzorde honekin elkartzeko dituen erreparoen aurrean, Kontseiluko ordezkaritzak geure eskaerak jaso eta bereganatu dituelako.
  • Biurdanan eskolaz-kanpoko jarduerak eskaintzeko egin den ahalegina baloratu dugu eta projektua aurrera eramateko zailtasunaz jabetu gara. Geure seme-alaben interesekoak izatea espero dugu eta urtetik urtera sendotuz joatea nahi dugu.

sábado, 1 de septiembre de 2012

Hezkuntzan Bilera - Reunión en Educación 30-08-2012


Abuztuaren 30ean Hezkuntza Sailan Teresa Ucarrekin (Saileko Azpiegituren Arduraduna) eta Joseba Ozkoidirekin (Biurdanako ikuskaria) bildu gara. Bilera hau uda baino lehen eskatuta zegoen.

Bileraren helburuak hiru ziren:
1-  Maitzaren 30eko bileran eskatu genien informazioa eta oraindik eman ez digutena jasotzea.
2- Teresa Ucarrek maiatzeko bileran aurkeztu zizkigun ikasleen zenbakiak eta gure txotenean agertzen direnen artean dauden aldeak argitzea.
3-  Biurdana Institutuan egun dauden gabeziak ezagutzea eta noiz konponduko diren jakitea.

1-    Bileran ez digute informazio gehiagorik eman. Dirudienez, dirudik ez dagoelako, eta hasiko den ikasturte berrian PCA gelaren desagerpenak eta ratien haunditzeak bi gela askatuko dituelako, 2013-2014 ikasturtean hasi beharko ziren espazio arazoak beste urte bat atzeratuko dira. Hori dela eta Teresa Ucarrek Hezkuntza sailetik datozen bi urteetan eraikuntza berri bat egitea, eta bere ikerketa ere, baztertzen dutela esan digu. Biurdana handitzea ez dute baztertzen, baina beharrak atzeratu direnez, momentuz beste aukera batzuk aztertzen ari direla esan digu. Aldiz, ez dute baztertzen ere beste leku batera Batxilergoa eramatea, eta gure ustez aukera honi lehentasun gehiena ematen ari diote.

2-    Teresa Ucarrek maiatzean izan genuen bileran aurkeztu zizkigun ikasleen zenbakiak eta gure txotenean agertzen direnen artean dauden aldeak ez dira argitu ere. Teresak eta Josebak, beraiek datu horien arduradunak ez direla esan digute, “Eskolatze Batzordea” baizik. Beraz, hara jo beharko dugu hori argitzeko. Josebak iradokintzen digu Biurdana Institutuko Eskola Batzordeak instantzia egitea. Behintzat, hau guztia (nahiz eta biek onartu ez) guk arrazoia dugula konturatzeko baliagarria izan zaie.
Teresak Komunikatu digu Hezkuntza Departamentuak erabaki duela hemendik aurrera, Hezkuntza Departamentuarekin harremanetan ibiltzeko Biurdanako Eskola Batzordea hizketakide bakartzat izango duela.

3-    Biurdanako mantenimiendu eta konponketen aldetik, dirua larrialdietarako kontuetarako bakar-bakarrik dagoela, argi eta garbi esan digu eta datorren ikasturterako beraien lehentasuna ikastetxeen berogailuak direla. Biurdanan jadanik ur kolektore batean diru mordoa gastatu dutela eta alde berriko gaizki jarritako pertsianak konpondu dituztela ere esan digu.

Gure aldetik Biurdana lehentasunezko zentrua izan behar dela argi esan diegu eta eraikuntza berriak egiteko dirua izanen denean zerrendako lehenengoa izan behar dela. Ezin da ezer baztertu epe ertainean.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

El pasado 30 de agosto nos reunimos con Teresa Úcar (Responsable de Infraestructuras del Departamento de Educación) y con Joseba Ozkoidi (Inspector de Biurdana) en el Departamento de Educación. Esta reunión estaba solicitada desde antes del verano.
Tres eran los puntos a tratar:

1.  Recibir el resto de la información que se solicitó en la reunión del 30 de mayo a Educación y que todavía no nos habían hecho llegar.
2.    Aclarar las diferencias entre los números de alumnado de nuestro informe y de los que nos presentó Teresa Úcar en la reunión de Mayo.
3.    Saber de las deficiencias que hay actualmente en Biurdana y cuándo se van a solventar.

1.    No nos han dado más información concreta sobre lo pedido en mayo. Al parecer, la falta de dinero en el Departamento y que en Biurdana se han liberado dos aulas con la desaparición de la PCA y el aumento de ratio, retrasan el inicio de los problemas de espacio hasta el curso 2014/2015 y hace que no se planteen, de momento, ninguna construcción nueva, y por otra parte, que estén buscando alternativas a la ampliación que no descartan. Entre otras posibilidades se están planteando incluso llevar el Bachillerato a otro centro. Esta es la opción a la que más prioridad le están dando en nuestra opinión.

2.     No hemos podido aclarar las diferencias en los datos de alumnado para los próximos años que barajamos en nuestro informe, y los datos que nos proporcionó en mayo Teresa Úcar. Tanto Teresa como Joseba, no se hacen responsables de dicho estudio y dicen que lo ha hecho la “Comisión de Escolarización” y que es a ella a la que nos tenemos que remitir. Joseba nos sugiere que la instancia la hagamos a través del Consejo Escolar de Biurdana. Por lo menos todo esto ha servido (aunque ellos no lo reconozcan) para demostrar que tenemos razón. Nos comunican que el Dpto ha decidido que el único interlocutor que debe haber entre el Departamento de Educación y nosotra/os debe ser el Consejo Escolar de Biurdana.

3.   En cuanto al mantenimiento y las reparaciones en Biurdana, Teresa nos dice claramente que solo hay dinero para las cuestiones de urgencia y que en el próximo curso la prioridad será las calefacciones de los centros. Sobre Biurdana nos comentan que ya han gastado mucho dinero en un colector de agua y que se han reparado las persianas de la zona nueva, que estaban mal instaladas desde el principio.

Por nuestra parte les dejamos claro que Biurdana debe ser un centro prioritario y que en el momento que haya dinero para construir debería ser el primero en la lista. A medio plazo no se descarta nada.