viernes, 15 de noviembre de 2013

BIDEOA-Iribasen erantzuna Parlamentuan- VÍDEO- Respuesta de Iribas en el Parlamento -2013-11-14

Biurdanako gimnasioan espazio arazoak

 

Gaur José Iribas Hezkuntza Sailburuak ez du aurkeztu konponbiderik gure Institutuko  arazoa konpontzeko, ez dutelako bilatu. Baina Gabonetarako, gehienez jota, konponbide bat zehaztuta izanen dutela agindu du. Hala ere, saiatu da arazoa izkutatzen LOMCE legea aitzaki erabiliz eta Biurdanako Zuzendaritzak eman dituen datuak ez direla  haien teknikariek dituztenak esanez. Beren teknikarientzat egun Biurdanan astero Hezkuntza Fisikako saioak 38 dira, benetan 52 diren bitartean.



BIDEOA - VÍDEO 
El Consejero de Educación, José Iribas, hoy no ha presentado ninguna solución al problema, sencillamente porque no tienen nada hecho. No obstate, ha dicho que para Navidades como mucho tendrán concretada la solución. De todas formas ha intentado ocultar el problema utilizando como pretexto la LOMCE y diciendo que los datos que da Dirección del centro no son los que tienen sus técnicos. Para sus técnicos en la actualidad sólo hay 38 sesiones de gimnasia a la semana, cuando las reales son 52.

martes, 12 de noviembre de 2013

IRIBAS JAUNARI GALDERA PARLAMENTUAN - PREGUNTA EN EL PARLAMENTO AL SEÑOR IRIBAS



Problema de espacio- clases de Educación Física- Instituto Biurdana.
Espazio arazoak- Hezkuntza Fisiko klaseak- Biurdana Institutua.


Joan den astean Parlamentuko alderdiei bidali genien informazioak erantzuna izan du. Aste honetako Parlamentuaren Osoko Bilkuran (azaroak 14 eta 15) José Iribas jaunari (Hezkuntza Sailburua) Biurdana Institutuko gimnasioan dauden espazio arazoei buruzko urgentziazko galdera bat eginen dio Aralar-Nafarroa Bai taldeko Nekane Perezek. Gai ordenaren 13.2 puntuan dago aipatutako galdera.


 Orden del día del Pleno
La información que el otro día enviamos a los partidos políticos del Parlamento ha tenido respuesta. En el Pleno del Parlamento que se va a celebrar esta semana (14 y 15 de noviembre) la parlamentaria del Grupo Parlamentario Ararlar- Nafarroa Bai Nekane Pérez va ha hacer una pregunta de urgencia a José Iribas, Consejero de Educación, sobre los problemas de espacio en el gimnasio del Instituto Biurdana. La pregunta será el punto 13.2 del Pleno.

sábado, 9 de noviembre de 2013

REVISTA EZKABA: Iparreko Institutu Batzordea: Noizko behin betiko konponbide integrala?

Arrotxapeako EZKABA aldizkarian (azaroko alearen 4. eta 5. orrialdeetan) Biurdana Institutu eta espazio arazoei buruzko konponbide integral baten beharraz artikulu bat argitaratu dute.

Enlace Revista EZKABA

Articulo Biurdana 
En la revista EZKABA de Rochapea (en la páginas 4 y 5 del ejemplar de noviembre) han publicado un artículo sobre el Instituto Biurdana y la necesidad de una solución integral a los problemas de espacio.

lunes, 4 de noviembre de 2013

Nota de Prensa-Prentsa Oharra / Problemas de espacio-GIMNASIOA BIURDANA-Espazio arazoak



Joan den urriaren 31n Biurdana Institutuko Zuzendaritza taldeak GUTUN BAT (eduki osoa atxikitutako artxiboan) helarazi die familiei. Bertan Biurdanako gimnasioan dauden espazio arazoetaz,  Hezkuntza Sailaren etenik gabeko ezezkoaz, eta egungo eta etorkizuneko ondorio larrietaz hitz egiten da.

--------------------------------

Institutu Batzordetik honako hau azpimarratu nahi dugu:

1) Gabezi honen odorioz gaur egun, 19 saioetan (asteak dituen 30etatik), bi taldek batera jasotzen dute Hezkuntza fisikoaren ikasgaia eta, Gimnasio bakarra dagoenez, talde bat lekurik gabe geratzen da irakasgai hori burutzeko.
 
2) Urteak daramatzate  Biurdanako zuzendaritzek arazo honetaz ohartaraziz. 2012ko maiatzean Hezkuntza Departamentuan entregatu zuten txostenean  arazo hau ere aipatzen zen.
 
3) 2012ko maiatzaren bukaeran Íñigo Huarte eta Teresa Úcarrek Institutu Batzordeko ordezkariei arazoaren konponketa aztertzen ari zirela jakinarazi zieten.

4) 2012ko ekainean Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza batzordeak aho batez (UPN barne) Biurdanako gabeziak konpontzeko ebazpena onartu zuen. Gabezi horien artean gimnasioarena ere bazegoen.

5)  Aurtengo ekainean Hezkuntza Saileko arduradunek Biurdana Institutuko Zuzendaritza taldeari arazoa konpontze bidean jarriko zutela ziurtatu zioten.
6) Dagoeneko 2013ko azaroan gaude eta oraindik ez dute pauso bakar bat ere eman Hezkuntza Sailetik..

7) Institutuan aterpe bat eraikitzea 250.000 € balio du eta Hezkuntza Sailak behin eta berriz egiteari uko egiten dio, nahiz eta arazoarekin behingoz bukatzeko baliagarria den.


__________________________________________________________________________________________

El pasado 31 de octubre la Dirección del IES Biurdana envió UNA CARTA (contenido íntegro en el archivo adjunto) a las familias del centro alertando de los graves problemas de espacio del gimnasio de Biurdana, de la falta de respuesta reiterada del Departamento de Educación en todos estos años y de las graves consecuencias actuales y futuras.
Desde la Comisión Instituto nos gustaría recordar lo siguiente:
  • Esta deficiencia hace que a día de hoy, en 19 horas de clase, de las 30 que tiene semana, coincidan 2 grupos a la hora de Educación Física, quedando uno de los grupos sin espacio para la práctica de esta asignatura.
  • Las diferentes direcciones del IES Biurdana llevan años alertando del problema al Departamento de Educación, incluso con la entrega de un informe en el Departamento en mayo de 2012.
  • A finales de mayo de 2012 Íñigo Huarte y Teresa Úcar transmitieron a representantes de la Comisión Instituto, que estaban estudiando la resolución del problema.
  • En junio de 2012 la comisión de Educación del Parlamento de Navarra por unanimidad (UPN incluido) aprobó una resolución para la subsanación de deficiencias de Biurdana, entre las que se incluía el problema del gimnasio.
  • En junio de este año los responsables del Departamento de Educación dijeron a la dirección de Biurdana que pondrían el problema en vías de solución.
  • Ya estamos en noviembre de 2013 y todavía no han dado ni un solo paso desde el Departamento de Educación.
  • La construcción de un cubierto en el centro, cuyo coste es de unos 250.000€, y al que se opone una y otra vez que el Departamento de Educación, pondría fin al problema de forma definitiva.
Documento familias 

viernes, 11 de octubre de 2013

domingo, 29 de septiembre de 2013

BIDEOA-VÍDEO


“Biurdanaren arazoa konpontzeko mobilizazioak irudietan” 
Joan den ikasturtean (2012/2013) Institutu Batzordeak antolatu zituen mobilizazioei buruzko bideoa.

"Las movilizaciones para resolver el problema de Biurdana en imágenes" 
Vídeo sobre las movilizaciones de la Comisión Instituto en el curso pasado (2012/2013).

sábado, 7 de septiembre de 2013

ABUZTUAREN 28a: HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAN BILERA - 28 DE AGOSTO REUNIÓN EN EL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN




Teresa Úcar eta Iñigo Huartek bost Guraso Elkarteetako ordezkarioi ((Biurdana, Irurtzun, Orkoien, Patxi Larrainzar eta Sanduzelai) harrera egiten digute.

Donibane Institutoko zati bat (hamar bat gela) okupatzeko proposamena azaldu digute Biurdanak 2014/2015 ikasturterako izanen duen espazio arazoak ekiditeko. Neurri hau behin behinekoa  dela eta, beraien ustez, 2, 3 edo 5 urtetarako dela esaten digute. Gerorako plangintzarik ez dutela ere esan dituge.

Biurdanako Zuzendaritza taldeari gune horietarako egokienak diren taldeak esateko eskatu diote, beti ere etorkizunerako inolako plangintzarik bermatu gabe.

Euria egiten duen egunetarako, gorputz heziketa egiteko aterpea eraikitzeko asmorik ez dutela esan digute, nahiz eta horrelako eskaria aspaldikoa izan Biurdanan. Horretarako, gertu dauden eraikinak erabiltzeko aukerak lantzen ari direla esaten digute.
 
Kalefakzioaren arazoekin, betikoa: ezer ez.

Gogoratu behar dugu orain dela bi urte elkarrizketa hau bera izan genuela eta oraindik emaitzarik gabe jarraitzen dugula.

Nahiz eta abiapuntu bera izan (Departamentuko matrikulazio datuak) datozen urteetan Biurdanara joanen diren ikasleen kopuruaren aurreikuspenak, beraiena eta gurea, ez datoz bat eta urtea pasa ondoren, horretaz ez dute ezer ere argitu nahi izan. Hain zuzen ere, Orkoien eta Buztintxuriko ikaslegoaz ez dute mintzatu ere egin nahi.

Biurdanako arazoak konpontzeko behin betiko irtenbiderik aurkitzeko asmorik ez dutela  ikusita, GAUR EGUN BIURDANAK DITUEN GABEZIAK KONPONTZEKO ETA ESPAZIO ALDETIK IZANEN DIREN ARAZO LARRIAK BEHINGOZ KONPONDU DITZATELA  LORTZEKO BURRUKATZEN JARRAITUKO DUGU .
_________________________________________________________________________



Nos reciben Teresa Ucar e Iñigo Huarte a representantes de la Comisión de las cinco Apymas implicadas (Biurdana, Irurtzun, Orkoien, Patxi Larrainzar y Sanduzelai).

Nos explican la propuesta de ocupar una parte de Donibane (unas diez aulas) para aliviar el problema de espacio de Biurdana, PARA EL CURSO 2014-2015. Esta medida la consideran transitoria, soluciona el problema para los próximos 2, 3 o 5 años, según ellos pero a partir de aquí no existe un plan posterior.

Dejan al equipo Directivo que elabore una propuesta de qué grupos debieran ocupar estos espacios en los próximos años, pero sin un proyecto de futuro.

Sobre la petición de construcción de un cubierto para poder realizar Educación Física los días de lluvia, se nos deja claro que no hay intención de construirlo y que se está trabajando para utilizar otros espacios de instalaciones cercanas. 
Los problemas con la calefacción, ¡más de lo mismo!
Merece la pena recordar que justo hace dos años se produjo esta misma conversación sin ningún resultado. 

Nuestras previsiones del número de alumnos que acudirán a Biurdana, de las zonas afectadas siguen sin coincidir con las suyas partiendo de los mismos datos de Departamento y sin embargo no hacen nada por aclararlo. Directamente no quieren hablar del alumnado de Orkoien y de Buztintxuri.

Puesto que la sensación con la que salimos de la reunión fue de que se sigue sin afrontar el problema de Biurdana con soluciones  globales y definitivas  no cabe más que decir que SEGUIREMOS PELEANDO POR RESOLVER TODAS LAS DEFICIENCIAS DEL ACTUAL BIURDANA Y PARA QUE SE DEFINA Y SE LLEVE A CABO UN PROYECTO QUE DEFINITIVAMENTE SOLUCIONE LOS PROBLEMAS DE ESPACIO DE BIURDANA.

jueves, 4 de julio de 2013

BIURDANARAKO HEZKUNTZAREN PROPOSAMENAK- INFORMAZIOA. INFORMACIÓN-PROPUESTAS EDUCACIÓN PARA BIURDANA.

Iruñeko Iparreko Institutu Batzordeak prentsari bidalitako artikulua:

Las soluciones del Sr. Iribas para Biurdana

Artículo enviado a prensa por la Comisión Instituto de la Zona Norte de Pamplona:
Donibaneko A eraikuntzaren goiko pisuaren planoak:

Donibane lehen. Donibane antes.

Donibane orain. Donibane ahora. 
Planos del piso superior del edificio A de Donibane:

REVISTA EZKABA: MSFKZRK EZ. ¡UN NUEVO INSTITUTO YA!

Arrotxapeako EZKABA aldizkarian (uztaileko alearen 16. eta 17. orrialdeetan) Biurdana eta institutu berriaren beharrari buruzko artikulu bat argitaratu dute.

Enlace revista 
En la revista EZKABA de Arrotxapea (en la páginas 16 y 17 del ejemplar de julio) han publicado un artículo sobre Biurdana y la necesidad de un instituto nuevo.

viernes, 28 de junio de 2013

SANFERMINETAKO PEÑEN PANKARTETAN ERE- TAMBIÉN EN LAS PANCARTAS DE LAS PEÑAS DE SAN FERMÍN

Sanferminetarako Rotxapea eta Sanduzelai peñek aterako duten pankartetan Biurdana Institutuak datozen urteetan izanen duen espazio faltaren aldarrikapena ere ikusgai. Beraz, datozen Sanferminetan gure aldarrikapena jaian eta Iruñeko kaleetatik ikusiko da gure auzoetako peñek beraien pankartetan lekua egin diotelako. Hemendikan esker mila gure aldarrikapenarekin bat egiteagatik eta ongi pasa jaietan.


 
 
En las pancartas de San Fermín de las Peñas Rotxapea y Sanduzelai se verá la reivindicación de la falta de espacio en el instituto Biurdana en los próximos años. Estos Sanfermines nuestra reivindicación estará en la fiesta y recorrerá las calles de Iruñea, porque las peñas de nuestros barrios le han hecho un hueco en sus pancartas. Muchas gracias por apoyar nuestra reivindicación y a pasarlo bien.

jueves, 27 de junio de 2013

ERREIBINDIKAZIO-JAIA / FIESTA REIVINDICATIVA BIURDANA 2013



Patxi Larranzarretik Biurdanara kalejiran joan ginen eta baita Sanduzelai, Irurtzun eta Lekunberritik ere. Azpimarratzeko zenbait kontu: 
·  MUSIKA: Patxi Larrainzarko trikitilari txikiek kalejira eta jaia alaitu ziguten Rotxarangarekin batera. Bai ohorea hauen musika gurekin izatea!. Gainera, gure DJ-ak, musika bilduma ederra egin zuen festa osoa alaitzeko.
·  AGURRAK: Itziar eta Asier ongietorria eman ziguten gure aldarrikapenak gogoratuz.
·  PARTIDUAK: Aldi berean zenbait partidu jokatu ziren: futbito (PL eta SNDZko ikasleen artean), gizonezko saskibaloia (Biurdanako DBHko ikasleak), emakumezkoa (PL eta SNDZ) eta  pilota pilotalekuan (Berriozar, Lekunberri eta Irurtzuneko pilotariak, partidu itzelak jokatu zituzten). Giro ona eta denon parte hartzea ratotxo ona pasatzeko oso lagungarriak izan ziren.
·  TXISTORRA jatea: 300 txistorra bokata  inguru banatu ziren, gas eta eguzkiko sukaldean egindakoak, festara joan ginen  200 bat pertsonen artean.
·  DANTZAK: Rotxarangak jendea dantzatzera animatu zuen. 
·  URDAIAZPIKOAREN ZOZKETA: Zenbaki sariduna 3384  izan zen eta Patxi Larrainzarko 6. mailako Begoña Garaikoetxearen familiari suertatu zitzaion.
·  AGURRA: Jaia Itziarren hitzekin bukatu zen. Horien laburpena hauxe litzateke:
Ziurgabetasunaz jositako ikasurtearen ondoren eta erreakzio garaia agorturik, Administrazioak behin betiko konponbidea erabaki gabe jarraitzen du Biurdanan sortuko den masifikazio arazorako. Azkena Donibanekoa da, baina zein baldintzetan? Noiz arte? Eta gero zer?

Inoiz ez da Biurdanan halako jaiarik egin eta ezin dugu aukera hau bazterrean utzi, bultzadarekin datorren urtean BIURDANA II antolatu beharko dugu.

Azpiegituren aldetik ez dakigu zer lortuko den, baina beste gauza asko lortzen ari gara. Institutua familiengana hurbiltzen ari gara eta familiak instituturantz...

Falta zaigun bakarra egon ez zirenek galdu zutena jakin dezatela da. Batez ere, Biurdanako ikasleek eta beraien senideek.

Ziur berehala Oskarrek eta Karlosek egindako argazkiekin amankomunean jarriko ditugula jaian disfrutatu genituen zenbait momentuak ikusteko.

ZORIONAK GUZTIOI!

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Acudimos hasta Biurdana desde Patxi Larrainzar, en kalejira, y también desde Sanduzelai, Irurtzun y Lekunberri. De la fiesta, cabe destacar: 

·  LA MÚSICA: Con las txikis de Patxi Larrainzar y sus trikis, que amenizaron el camino y la fiesta, junto con la Rotxaranga, con los que fue un verdadero lujo contar. Además de la música en directo, nuestra DJ hizo una selección de música que nos acompañó toda la fiesta.
· SALUDOS: Tanto Itziar como Asier dieron la bienvenida a los asistentes recordando nuestras reivindicaciones.
· LOS PARTIDOS: Simultáneamente se jugaron partidos de futbito (entre alumnos de PL y SNDZ), baloncesto masculino (Alumnos ESO Biurdana), femenino (Alumnas PL y SNDZ) y de pelota en el frontón (acudieron pelotaris de Berriozar, que junto a los de Lekunberri e Irurtzun disputaron unos interesantes partidos). El buen ambiente y la colaboración de todos nos permitieron pasar un rato muy agradable.
· TXISTORRADA: Se repartieron más de 300 bocadillos de txistorra, cocinada con gas y en la cocina solar, para las más de 200 personas que acudieron a la fiesta.
·  BAILABLES: La Rotxaranga hizo bailar a un buen grupo de los asistentes. 
· SORTEO DEL JAMÓN: El número premiado fue el 3384 y la familia afortunada fue la de  Begoña Garaikoetxea, de sexto, de Patxi Larrainzar.
·  DESPEDIDA: El acto se termina con unas palabras de Itziar que se podrían resumir en:
"Después de un curso plagado de incertidumbre y agotando ya el tiempo de reacción, la Administración sigue sin dar una solución definitiva al problema de la masificación de Biurdana. Lo último es Donibane, pero ¿en que condiciones? ¿Para cuánto tiempo? ¿Y después qué?...

Nunca se había hecho una fiesta semejante en Biurdana y no podemos desaprovechar la oportunidad que se ha generado de hacer el año que viene BIURDANA II.

No sabemos lo que conseguiremos en infraestructuras, pero estamos ganando mucho en otras cosas. Acercamos el instituto a las familias y las familias al instituto...

Solo nos falta conseguir que los que no estuvieron sepan lo que se perdieron. Sobre todo, los alumnos de Biurdana y sus familias.

En breve seguro que podemos compartir con todos vosotros algunos momentos de los que disfrutamos, con las fotos de Oskar y Carlos.

ZORIONAK GUZTIOI!