domingo, 29 de septiembre de 2013

BIDEOA-VÍDEO


“Biurdanaren arazoa konpontzeko mobilizazioak irudietan” 
Joan den ikasturtean (2012/2013) Institutu Batzordeak antolatu zituen mobilizazioei buruzko bideoa.

"Las movilizaciones para resolver el problema de Biurdana en imágenes" 
Vídeo sobre las movilizaciones de la Comisión Instituto en el curso pasado (2012/2013).

sábado, 7 de septiembre de 2013

ABUZTUAREN 28a: HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAN BILERA - 28 DE AGOSTO REUNIÓN EN EL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN




Teresa Úcar eta Iñigo Huartek bost Guraso Elkarteetako ordezkarioi ((Biurdana, Irurtzun, Orkoien, Patxi Larrainzar eta Sanduzelai) harrera egiten digute.

Donibane Institutoko zati bat (hamar bat gela) okupatzeko proposamena azaldu digute Biurdanak 2014/2015 ikasturterako izanen duen espazio arazoak ekiditeko. Neurri hau behin behinekoa  dela eta, beraien ustez, 2, 3 edo 5 urtetarako dela esaten digute. Gerorako plangintzarik ez dutela ere esan dituge.

Biurdanako Zuzendaritza taldeari gune horietarako egokienak diren taldeak esateko eskatu diote, beti ere etorkizunerako inolako plangintzarik bermatu gabe.

Euria egiten duen egunetarako, gorputz heziketa egiteko aterpea eraikitzeko asmorik ez dutela esan digute, nahiz eta horrelako eskaria aspaldikoa izan Biurdanan. Horretarako, gertu dauden eraikinak erabiltzeko aukerak lantzen ari direla esaten digute.
 
Kalefakzioaren arazoekin, betikoa: ezer ez.

Gogoratu behar dugu orain dela bi urte elkarrizketa hau bera izan genuela eta oraindik emaitzarik gabe jarraitzen dugula.

Nahiz eta abiapuntu bera izan (Departamentuko matrikulazio datuak) datozen urteetan Biurdanara joanen diren ikasleen kopuruaren aurreikuspenak, beraiena eta gurea, ez datoz bat eta urtea pasa ondoren, horretaz ez dute ezer ere argitu nahi izan. Hain zuzen ere, Orkoien eta Buztintxuriko ikaslegoaz ez dute mintzatu ere egin nahi.

Biurdanako arazoak konpontzeko behin betiko irtenbiderik aurkitzeko asmorik ez dutela  ikusita, GAUR EGUN BIURDANAK DITUEN GABEZIAK KONPONTZEKO ETA ESPAZIO ALDETIK IZANEN DIREN ARAZO LARRIAK BEHINGOZ KONPONDU DITZATELA  LORTZEKO BURRUKATZEN JARRAITUKO DUGU .
_________________________________________________________________________



Nos reciben Teresa Ucar e Iñigo Huarte a representantes de la Comisión de las cinco Apymas implicadas (Biurdana, Irurtzun, Orkoien, Patxi Larrainzar y Sanduzelai).

Nos explican la propuesta de ocupar una parte de Donibane (unas diez aulas) para aliviar el problema de espacio de Biurdana, PARA EL CURSO 2014-2015. Esta medida la consideran transitoria, soluciona el problema para los próximos 2, 3 o 5 años, según ellos pero a partir de aquí no existe un plan posterior.

Dejan al equipo Directivo que elabore una propuesta de qué grupos debieran ocupar estos espacios en los próximos años, pero sin un proyecto de futuro.

Sobre la petición de construcción de un cubierto para poder realizar Educación Física los días de lluvia, se nos deja claro que no hay intención de construirlo y que se está trabajando para utilizar otros espacios de instalaciones cercanas. 
Los problemas con la calefacción, ¡más de lo mismo!
Merece la pena recordar que justo hace dos años se produjo esta misma conversación sin ningún resultado. 

Nuestras previsiones del número de alumnos que acudirán a Biurdana, de las zonas afectadas siguen sin coincidir con las suyas partiendo de los mismos datos de Departamento y sin embargo no hacen nada por aclararlo. Directamente no quieren hablar del alumnado de Orkoien y de Buztintxuri.

Puesto que la sensación con la que salimos de la reunión fue de que se sigue sin afrontar el problema de Biurdana con soluciones  globales y definitivas  no cabe más que decir que SEGUIREMOS PELEANDO POR RESOLVER TODAS LAS DEFICIENCIAS DEL ACTUAL BIURDANA Y PARA QUE SE DEFINA Y SE LLEVE A CABO UN PROYECTO QUE DEFINITIVAMENTE SOLUCIONE LOS PROBLEMAS DE ESPACIO DE BIURDANA.