viernes, 15 de noviembre de 2013

BIDEOA-Iribasen erantzuna Parlamentuan- VÍDEO- Respuesta de Iribas en el Parlamento -2013-11-14

Biurdanako gimnasioan espazio arazoak

 

Gaur José Iribas Hezkuntza Sailburuak ez du aurkeztu konponbiderik gure Institutuko  arazoa konpontzeko, ez dutelako bilatu. Baina Gabonetarako, gehienez jota, konponbide bat zehaztuta izanen dutela agindu du. Hala ere, saiatu da arazoa izkutatzen LOMCE legea aitzaki erabiliz eta Biurdanako Zuzendaritzak eman dituen datuak ez direla  haien teknikariek dituztenak esanez. Beren teknikarientzat egun Biurdanan astero Hezkuntza Fisikako saioak 38 dira, benetan 52 diren bitartean.



BIDEOA - VÍDEO 
El Consejero de Educación, José Iribas, hoy no ha presentado ninguna solución al problema, sencillamente porque no tienen nada hecho. No obstate, ha dicho que para Navidades como mucho tendrán concretada la solución. De todas formas ha intentado ocultar el problema utilizando como pretexto la LOMCE y diciendo que los datos que da Dirección del centro no son los que tienen sus técnicos. Para sus técnicos en la actualidad sólo hay 38 sesiones de gimnasia a la semana, cuando las reales son 52.

martes, 12 de noviembre de 2013

IRIBAS JAUNARI GALDERA PARLAMENTUAN - PREGUNTA EN EL PARLAMENTO AL SEÑOR IRIBAS



Problema de espacio- clases de Educación Física- Instituto Biurdana.
Espazio arazoak- Hezkuntza Fisiko klaseak- Biurdana Institutua.


Joan den astean Parlamentuko alderdiei bidali genien informazioak erantzuna izan du. Aste honetako Parlamentuaren Osoko Bilkuran (azaroak 14 eta 15) José Iribas jaunari (Hezkuntza Sailburua) Biurdana Institutuko gimnasioan dauden espazio arazoei buruzko urgentziazko galdera bat eginen dio Aralar-Nafarroa Bai taldeko Nekane Perezek. Gai ordenaren 13.2 puntuan dago aipatutako galdera.


 Orden del día del Pleno
La información que el otro día enviamos a los partidos políticos del Parlamento ha tenido respuesta. En el Pleno del Parlamento que se va a celebrar esta semana (14 y 15 de noviembre) la parlamentaria del Grupo Parlamentario Ararlar- Nafarroa Bai Nekane Pérez va ha hacer una pregunta de urgencia a José Iribas, Consejero de Educación, sobre los problemas de espacio en el gimnasio del Instituto Biurdana. La pregunta será el punto 13.2 del Pleno.

sábado, 9 de noviembre de 2013

REVISTA EZKABA: Iparreko Institutu Batzordea: Noizko behin betiko konponbide integrala?

Arrotxapeako EZKABA aldizkarian (azaroko alearen 4. eta 5. orrialdeetan) Biurdana Institutu eta espazio arazoei buruzko konponbide integral baten beharraz artikulu bat argitaratu dute.

Enlace Revista EZKABA

Articulo Biurdana 
En la revista EZKABA de Rochapea (en la páginas 4 y 5 del ejemplar de noviembre) han publicado un artículo sobre el Instituto Biurdana y la necesidad de una solución integral a los problemas de espacio.

lunes, 4 de noviembre de 2013

Nota de Prensa-Prentsa Oharra / Problemas de espacio-GIMNASIOA BIURDANA-Espazio arazoak



Joan den urriaren 31n Biurdana Institutuko Zuzendaritza taldeak GUTUN BAT (eduki osoa atxikitutako artxiboan) helarazi die familiei. Bertan Biurdanako gimnasioan dauden espazio arazoetaz,  Hezkuntza Sailaren etenik gabeko ezezkoaz, eta egungo eta etorkizuneko ondorio larrietaz hitz egiten da.

--------------------------------

Institutu Batzordetik honako hau azpimarratu nahi dugu:

1) Gabezi honen odorioz gaur egun, 19 saioetan (asteak dituen 30etatik), bi taldek batera jasotzen dute Hezkuntza fisikoaren ikasgaia eta, Gimnasio bakarra dagoenez, talde bat lekurik gabe geratzen da irakasgai hori burutzeko.
 
2) Urteak daramatzate  Biurdanako zuzendaritzek arazo honetaz ohartaraziz. 2012ko maiatzean Hezkuntza Departamentuan entregatu zuten txostenean  arazo hau ere aipatzen zen.
 
3) 2012ko maiatzaren bukaeran Íñigo Huarte eta Teresa Úcarrek Institutu Batzordeko ordezkariei arazoaren konponketa aztertzen ari zirela jakinarazi zieten.

4) 2012ko ekainean Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza batzordeak aho batez (UPN barne) Biurdanako gabeziak konpontzeko ebazpena onartu zuen. Gabezi horien artean gimnasioarena ere bazegoen.

5)  Aurtengo ekainean Hezkuntza Saileko arduradunek Biurdana Institutuko Zuzendaritza taldeari arazoa konpontze bidean jarriko zutela ziurtatu zioten.
6) Dagoeneko 2013ko azaroan gaude eta oraindik ez dute pauso bakar bat ere eman Hezkuntza Sailetik..

7) Institutuan aterpe bat eraikitzea 250.000 € balio du eta Hezkuntza Sailak behin eta berriz egiteari uko egiten dio, nahiz eta arazoarekin behingoz bukatzeko baliagarria den.


__________________________________________________________________________________________

El pasado 31 de octubre la Dirección del IES Biurdana envió UNA CARTA (contenido íntegro en el archivo adjunto) a las familias del centro alertando de los graves problemas de espacio del gimnasio de Biurdana, de la falta de respuesta reiterada del Departamento de Educación en todos estos años y de las graves consecuencias actuales y futuras.
Desde la Comisión Instituto nos gustaría recordar lo siguiente:
  • Esta deficiencia hace que a día de hoy, en 19 horas de clase, de las 30 que tiene semana, coincidan 2 grupos a la hora de Educación Física, quedando uno de los grupos sin espacio para la práctica de esta asignatura.
  • Las diferentes direcciones del IES Biurdana llevan años alertando del problema al Departamento de Educación, incluso con la entrega de un informe en el Departamento en mayo de 2012.
  • A finales de mayo de 2012 Íñigo Huarte y Teresa Úcar transmitieron a representantes de la Comisión Instituto, que estaban estudiando la resolución del problema.
  • En junio de 2012 la comisión de Educación del Parlamento de Navarra por unanimidad (UPN incluido) aprobó una resolución para la subsanación de deficiencias de Biurdana, entre las que se incluía el problema del gimnasio.
  • En junio de este año los responsables del Departamento de Educación dijeron a la dirección de Biurdana que pondrían el problema en vías de solución.
  • Ya estamos en noviembre de 2013 y todavía no han dado ni un solo paso desde el Departamento de Educación.
  • La construcción de un cubierto en el centro, cuyo coste es de unos 250.000€, y al que se opone una y otra vez que el Departamento de Educación, pondría fin al problema de forma definitiva.
Documento familias